XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uztailaren 16tik 22ra bitartean gai horri buruzko astea egingo

Euskarazko komiki ez profesionala bultzatu asmoz lehiaketa eratu Hernanin.

Uztailaren 16tik 22ra bitartean Komikiari buruzko astea antolatu dute Roka Taldea eta Hernaniko Gaztetxeak.

Andoni bere antolatzaileetariko batek, EGUNAri adierazi dionez, euskarazko komiki lehiaketa da aste horretako ekintzarik garrantzitsuenetarikoa, bertara aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat burutuko delarik. A.S. Eskisabel.

Komikizale batzuren kezkaz antolatu den Komiki astearen egitaraua oraindik guztiz zehaztugabe badago ere, burutuko diren zenbait ekintza aipatu dizkigu Andonik.

Komiki astearen barruan antolatutako lehiaketaren asmoa, euskal komikia lagundu eta komikigileen lanak ezagutaraztea litzateke.

Horrela lehiaketara aurkeztuko diren lan guztiekin erakusketa bat antolatuko da.

Aste horretan zehar burutuko diren ekintzen artean, lehiaketa eta bertan parte hartzen duten lanekin egindako erakusketaz gain, Hernaniko kaleetan manikiak, bertako irratian eztabaidak eta Gernikako Kultur Txouren laguntzaz Euskadiko Komikiaren Panorama izeneko erakusketa ibiltaria eratu dute.

Erakusketa horretan, Alex de la Iglesia, Biaffra, Agreda anaien, Jose Mari Aleman, Jose Luis Alvarez, Ruben Arozena, Luis Astrain, Jose Angel Benito, Roberto Bergado, Miguel Berzosa, Jesus de Miguel, Ander de la Fuente, Alfonso Robles, Joaquin Delgado, Kini, Juan Luis Diaz de Corcuera, Mauro Entrialgo, Paco Fructuoso, Roberto Garai, Fernan Goñi, Jokin Larrea, Javier Hernande, Jose Ibarrola, Eugenio Lasarte, German Maiz, Iñaki Martiarena, Luis Martorell, Jose Manuel Mata, Ernesto Murillo, Alvaro Ortega, Pedro Oses, Daniel Redondo, Pedro Rivero, Javier Roa, Jess, Alberto Uribarri, Hilario Urruñuela, Mikel Valverde, Ramon Vivanco, Pedro Yarritu, Txema Yarritu eta Birilo Zozaiaren lanak ikusi ahal izango dira.

Andonik esandakoaren arabera, beste erakusketa bat antolatzeko asmoa ere badaukate eta monografikoa izango dela azaldu badigute ere ez dakite oraindik nori eskainiko zaion.